XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ESKEINTZAKO OTOITZA

Abelen opariak onartu zitunak onetsi ditzala gure oparigaiak ere.

Gure eskeintza hauek herri osoaren onerako ditezela.

SAGARA AURRETIK

Antziñako eskeintza guziak Itun Berrikoaren irudi besterik etziran.

Jesukristok bere kide egin gaitu Aitari eskeintzen diogun meza hontan.

Gure otoitz hau esker onaren agiri dedilla.

JAUNARTZEA

Eskeintzan Jaunakin bat giñanok, jaunartzean ere bat gaitezen.

Kristori txertatuak irauten dugun bitartean gure ekintzak ere onak izango dira.

ESKER OTOITZA

Jaunartuaz, misteriozki Jaunak bereganatu gaitu.

Eskertsuki, eskatu dezaiogun garbitu gaitzala gure griña txar guzietatik, eta santutasun bidean sartu.

AGURRA

Eleizatik banatu baino lehen, gogoratu dezagun askotan entzun duguna; kristauok sakramentu asko hartzen dugula, bainan munduko beharren aurrean ez gerala gehiegi ajolatzen.

Ez dezagun bildurrik izan mundu hontakoa ez dala dioten hoiekin ez gaitezen nahastu.

Jainkoaren Erreinua, guk egiten deguna izanen da.

Ez dezagun bildurrik izan mundu zuzenago bat egiten, nahiz hortarako agintari batzuei aurpegia erakutsi behar izan.

Nolanahi, gure eginetan bakarrik ezagutuko gaituzte nor geran.

PENTEKOSTE ONDOKO 8`GARREN IGANDEA

Pentekoste ondoko zortzigarren igande hontan ere gure bataioan egindako aukera baten aurrean arkituko gera.

Bizitza osoa aukera bat izango zitzaigula gogorazten zitzaigun gure bataioan, eta gaurko liturjiak hori bera gogoratuko digu.

Horrela esanaz, aukera hori mingarria bezeIa agertu diteke, bainan ez da egia; aukera, askatasunean bizi danaren ordaina.

Batzutan nahiz mingarri gertatu atsegin zaizkigun bi onen artean bat aukera beharra, etzagun ahaztu hori dala gure askatasunaren nehurria.